Atxondoko igerilekuetako sarreren prezioa berdina izango da asteko zazpi egunetan

Anboto 2016ko eka. 7a, 15:10

Iaz astegunetako eta asteburuetako prezioak ezberdinak ziren.

Bi prezioen arteko erdibidean ezarri dute berria. Aurten 3.5 euro izango da sarrera 18 urtetik beherakonetzat eta 4.5 euro 18 urtetik gorakoentzat. Esaterako, iaz, 18 urtetik gorakoen kasuan, sarrreak 4.4 euro balio zuen astegunetan eta 5.5 euro asteburuetan.

Aurten igerilekua ekainaren 20tik irailaren 4ra zabalduko dute. Hile bi eta erdian, beraz, ohi baino 15 egun gutxiago. Ekaineko lehen egunetan eta irailean, oro har, igerilekura jende gutxi joaten da Dabid Cobos alkatearen esanetan eta “igerilekua gastu handia” dela kontuan hartuta zabalik egongo den egun kopurua murriztea erabaki dute. Horrela, gastu osoaren seiren bat aurreztea (elektrizitatea klorifikazioa, soldatak…) espero du udalak eta igerilekua “bideragarritasunetik hurrago” egotea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!