Jubilatuak egunpasa joango dira Donostiara

Anboto 2016ko eka. 2a, 10:28

Atxondoko Anbotoko Dama nagusien elkarteak Donostiara egunpasa antolatu du, ekainaren 18an.

Alde Zaharrean bisita gidatua egingo dute, besteak beste. Ondoren, Casa Valles jatetxean bazkalduko dute. Izen-ematea ekainaren 9a baino lehenago egin beharra dago, 627 661 065 telefonora deituta. 25 euro izango da bazkideentzat, eta 30 euro bazkide ez direnentzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!