Presoen behar ekonomikoei laguntzeko enkatea, maiatzaren 27an

Anboto 2016ko mai. 25a, 11:50

Herritar talde bat ‘Amnistiaren bidean, elkartasun ostirala’ antolatzen ari da maiatzaren 27rako.  Ekimen horren helburua presoek dituzten gastu ekonomikoei aurre egiteko (abokatuak, dispertsioak eragindako gastuak…) diru-bilketa egitea eta kartzeletako egoera salatzea dira, besteak beste.

Hilaren 27an, 19:00etan, askotariko ekintzak egongo dira plazan. Mus txapelketa, jan-edana eta enkantea, besteak beste. Aldarrikapena eta jaia uztartuko dituzte.

Enkante horretara aterako dituzten gauzakiak herritarrek emandakoak izango dira altzairuak, mendiko zein hondartzako materiala, apaingarriak…

Era berean, astean zehar hainbat ekintza egingo dituzte ostiralera begira giroa berotzeko. Esaterako mural bat marraztuko dute herrian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!