Herri basoen inguruko batzarra gaur, Atxondon

Anboto 2016ko mai. 17a, 09:37

Herriko basoen inguruko batzar irekia egingo dute gaur arratsaldean.

Atxondoko Udalak, gaur, arratsaldeko 19:00etan, udaletxean herri basoen kudeaketa ereduari buruzko batzarra egingo du. 

Herri basoen inguruko batzar hau herritar guztientzat zabalik egongo da, beraz, herritar orok parte hartzeko aukera izango du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!