Asiako liztorraren inguruko berbaldia Atxondon

Anboto 2016ko mai. 10a, 13:16

Egunean, arratsaldeko 19:00etan Asiako liztorraren, erlezainen etsairik handiena denaren, inguruko hitzaldia emango dute Atxondoko Udaletxean.

Izurrite honen inguruan aditu talde batek hitz egingo du eta honi aurre egiteko zer egin daitekeen azalduko dute udalak antolatutako hitzaldian.

Izurrite honi nola aurre egin azaltzeaz gain, liztor hauek arriskutsuak diren, nola identifikatu daitezkeen eta zer egin hauek inguruan ikusiz gero azalduko dute, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!