Berriztagarria den energia kontsumitzeko aukerak aztertzen

Anboto 2016ko mai. 9a, 10:45

Elektrizitate hornitzailea aldatzeko aukerak aztertzen dabil udala. Ehuneko ehun iturri berriztagarrietatik jasotako elektrizitatea izatea gura dute: “Energia nuklearrari ezetza emateko modua ere bada. Denok dakigu, esaterako, Garoñaren egoera eta gure obligazioa, herritarren aurrean, eredu izatea da”, Dabid Cobos alkatearen esanetan.

Bide horretan, Goiener kooperatiban sartzea da aukeretako bat, eta bertako Eduardo Urturik kooperatibaren gaineko azalpenak eman zituen asteleheneko batzorde irekian. Besteak beste, udalek fakturetan %30-40 aurrezten dutela azaldu zuen: “Herri txikiek, urtea joan eta urtea etorri, kontratu beragaz jarraitzen dute; betikoa ordaintzen. 10 kW nahikoa izanda, 30 kW kontratatuta badaude, inor ez da etorriko aldaketa proposatzen. Gurekin, berriz, jakin daiteke zer aukera dauden”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!