Atxondoko igerilekuko taberna esleitzeko lehiaketa zabalik

Anboto 2016ko mai. 4a, 08:55

Udalak igerilekuko taberna esleitzeko lehiaketa zabalik dago hilaren 13ra arte.

Oinarriak udaletxean jaso daitezke. Interesatuta daudenek maiatzaren 13ra arte dute euren eskaintzak aurkezteko epea. Horrez gainera, udalak beharginak hartuko ditu udan igerilekuan lan egiteko. Eskari orriak udaletxean daude eskuragarri, maiatzaren 13ra arte.

Herri ortuak
Udalak herri ortuak egiteko asmoa dauka Apatan. Hainbat urtean gauzatu gura dabilen proiektua da. Horrela, herri ortu horietan sail bat landu gura duenak izena eman beharko du udaletxean, maiatzaren 13a bitartean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!