Aste Santuan udalekuak izango dira Atxondon

Anboto 2016ko martxoaren 25a

Marixurrikek Aste Santuan udalekuak antolatuko ditu, lehenengoz, Atxondon, martxoaren 29tik apirilaren 1era. Sukaldaritzan eta elikadura subirautzan oinarrituko dira. Esaterako, herriko nekazariei produktuak erosi eta Arrazolan  kozinatukoo dituzte. Informazio gehiago: 686 267 746 eta 600 015 818.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!