Aurrekontuetako lehentasunak zehaztuko dituzte biharko herri batzarrean

Anboto 2016ko mar. 16a, 10:09
Urtean zehar hainbat herri batzar egiten dituzte Atxondon. Irudietakoa AHTari buruz informatzeko egin zutena da.

Eguenean, 19:00etan, Atxondoko udaletxeko udalbatzar aretoan izango da saioa.

Udalak 2016ko aurrekontuei begira, herritarren beharrak eta lehentasunak zein diren ezagutu nahi du. 2015ean zehar egindako auzo batzarretan herritarrek egindako eskaerak hartuko dituzte oinarrian eta bozketa bidez, lehentasunak zehaztea  izango da egin beharreko ariketa.

Herritarren esperientzia parte hartzaile hori aurrera eramateko, Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko laguntza izango du Atxondoko Udalak eta Siadeco aholkularitza enpresa arduratuko da proiektuaren gidaritza teknikoaz.

Herritarrei eta elkarteei bihar, 19:00etan, udalbatzar aretoan deitu duten batzarrera joateko deia egin diete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!