70 urteko gizonezkoa hil da Arrazolan, errekara jausita

Anboto 2016ko mar. 6a, 14:51

Gaur eguerdian 70 urteko gizon atxondoar bat hil da Arrazolan errekara jausita. Lekukoek diotenez, Tope tabernaren inguruko zubian laban egin du eta errekara erori da. Urak 200 metro beherago eraman duela azaldu du Ertzaintzak. Osasun zerbitzuek gizonezkoa artatzen saiatu dira, baina bertan hil da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!