Kale Irekiak egitasmoak Atxondoko nagusien beharrizanak aztertuko ditu gaur

Anboto 2016ko ots. 18a, 14:31

Orain arte, Kale Irekiak prozesu parte hartzailearen barruan egindako saio biek harrera ona izan dute. Gaur, herriko nagusiei egin diete euren beharrak azaltzeko deia.

Gaurko Nagusien Topaketa, 17:00etan hasiko da, udaletxean: “Irisgarritasunaren aldetik  zein batetik bestera ibiltzerako orduan arazo bereziak dituztenak dira eta espazio publikoa gehien erabiltzen dutenak. Pertsona nagusi batek oinez eta bere inguruan egiten ditu desplazamendu gehienak. Horien iritzia jasotzea garrantzitsua da”, dio Urak Bide Taldeko Kimetz Munitxak.

Martitzenean egin zuten Kale Irekiak egitasmoko lehen batzarra eskolako gimnasioan. Askotariko gaien inguruan jardun zuten herritarrekin eta egoera orokorra zein den jakiteko balio izan zien. Atzo Emakumeen Topaketa egin zuten eta, besteak beste, herriko puntu beltzak izan zituzten berbagai. Datorren astean saio gehiago egingo dituzte.

Lehen bi saioetako irudiak: (Iturria: Urak Bide Taldea)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!