Auzolanean ibili dira Apatako eliza ostean eta eskola inguruan

Anboto 2016ko urt. 27a, 09:28

Udalak deituta, zapatu goizean egin zuten auzolana. Bideko zuloak konpontzen eta inguruak txukuntzen ibili ziren dozena bat lagun. Lan horri esker 2.000 euro baino gehiago aurreztu direla azaldu dute udal arduradunek. Lanean "umore bikain eta gogo handiz" ibili ziren herritarrei eskerrak eman gura izan dizkiete.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!