Jakoba Errekondok baratzeari buruzko dudak argituko ditu, eguaztenean, Atxondoko eskolan

Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista usurbildarrak hitzaldia eskainiko du, urtarrilaren 27ko eguaztenean, 18:00etan, Atxondoko eskolan. Guraso elkartea da antolatzailea, eta hitzaldirako sarrera doakoa da. Errekondok bere Bizi baratzea liburua ere aurkeztuko du. Euskadi Irratiko ‘Landaberri’ saio ezagunean egiten duen antzera, baratzei, landareei eta, oro har, nekazaritzari lotutako herritarren dudak eta kezkak argitzen ere  saiatuko da.

Arinago Durangaldean hainbat hitzaldi eman ditu Errekondok. Hona hemen iazko apirilean Garaira berbaldia ematera etorri zenean egindako elkarrizketa.