Gatza hartzeko lau edukiontzi jarri dituzte Atxondon

Anboto 2016ko urt. 18a, 16:00

Aurten zakuak beharrean 500 kilo gatzerako edukiera duten edukiontzi bana ipini dute Apata, Axpe, Arrazola eta Santixan.

Aurreko urteetan 1.000 kilora arteko gatz zakuak ipini izan dira herriko hainbat kokagunetan, bai udal langileek zein herritarrek eskura izateko edurra edo izotza egiten zuenean. Zakuek, baina, “itxura eskasa zuten eta, ganera, euriagaz gatza urtu egiten zen”, udal ordezkariek adierazi dutenez. Herritarrekin egiten diran auzo batzarretan horren ganeko kexaren bat zegoela-eta gatza modu txukun eta ikusgarriagoan gordeta izateko, udalak lau edukiontzi ipini ditu Apatan (posta bulego ondoan), Axpen (eliza ostean), Arrazolan (Elizondoko aparkalekuan) eta Santixan (zabor edukiontzien ondoan).

Edukiontzi bakoitzean 500 kilo gatz sartzen dira eta herritarrek behar dutenean gatza hartzeko aukera izango dute, nork bere pala eta zakuak eramanda. Hustu ahala, udal beharginek gatz gehiago ekarriko dute. Udalak 2.000 eurotako inbertsioa egin du edukiontzi berriekin.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!