Cemosan greba eten dute momentuz eta akordioa negoziatzen dabiltza

Anboto 2015ko aza. 30a, 11:52
Langileak enpresa kanpoaldean jarritako karpa batean batu izan dira grebak iraun duen bitartean.

Langileak lanera itzuli dira. Oraindik ez dago akordiorik, baina adostutako oinarrietatik abiatuta akordioa lantzen ari dira.

Cemosako enpresa komiteak jakinarazi duenez momentuz greba mugagabea eten dute eta langileak lanean daude. Zuzendaritzagaz izandako batzarren ostean, adostasunerako oinarri batzuk badaudela azaldu dute, baina oraindik ez dago ezer sinatuta eta akordioa egituratzen ari dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!