Atxondoko eskola legeztatzeko aldaketa Aldundira

Anboto 2015eko azaroaren 17a

Otsailean, EAEko Auzitegi Nagusiak baliorik barik utzi zuen eskola egiteko udalak Jaurlaritzari bere sasoian emandako lizentzia. Epai berak eskola legeztatzeko jarraitu beharreko gakoak ematen zituen, eta, harrezkero, bide horretan lanean dihardu udalak. Uztailean, plan berezi bat onartu zuten, eskatzen zen informazioa jasotzen zuena.

Paraleloki, eskolako gune haren inguruko arau subsidiarioen aldaketa puntual bat aurrera eraman dute. Proposamenak alegazio bat jaso du, eskola inguruko auzotarrena. Udalbatzarrak, aho batez, ez du alegazioa onartu, eta aldaketa puntuala behin behinean onartu du. Orain, Aldundiari dagokio behin betiko onartzea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!