Atxondoko udal kontuak azaltzeko herri batzarrak egingo dituzte gaurtik eguenera

Anboto 2015ko aza. 17a, 10:18

Udaleko egitasmoak azaldu eta ekarpenak jasoko dituzte.

Udaleko jarduera herritarrengana hurreratu eta hartueman zuzena sustatzeko, Atxondoko Udalak herri batzarrak egingo ditu gaurtik eguenera. Batzarretan udalak esku artean dituen egitasmoak azalduko dituzte, egoera ekonomikoari buruz jardungo dute eta tasen eta zergen gaineko argibideak emango dituzte, besteak beste. Herritarren ekarpenak jasotzeko ere baliatzen dituzte herri batzarrak.

Gaur, azaroak 17, Axpeko udaletxe zaharrean batuko dira eta azalpenak euskaraz emango dituzte. Bihar, eguaztena,  Apatako udaletxeko batzar aretoan jarri dute hitzordua eta euskaraz zein gazteleraz emango dituzte argibideak. Azken herri batzarra eguenean izango da Arrazolako liburutegia zaharrean (euskaraz).

Batzar denak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!