Marixurrike 10-16 urte arteko gazteen aisialdi eskaintza biziberritzen hasi da

Anboto 2015ko urr. 29a, 09:21
Otxandioko Hontza Extrem abentura parkea.

Domeka honetarako Otxandioko Hontza Extrem abentura parkera joateko irteera antolatu dute. Marixurrike aisialdi taldeko kideak gogoeta prozesu batean murgilduta daude eta 10-16 urte arteko atxondar gazteei zuzendutako aisialdi eskaintza diseinatzen ari dira.

Orain urte bi egin zuten lehen saiakera, eta, apurka, indarra galdu zuen. Orain, bigarren ahalegin sendo bat egiteko prest daude: “Adin horretako gazteek ez dute aisialdi eskaintzarik herrian, eta eremu hori biziberritzeko ahalegina egin gura dugu”, dio Maialen Magunagoitia Marixurrikeko kideak.

Plangintza diseinatzen dabiltzan bitartean, ekintza zehatzak prestatu dituzte. Domekan, Otxandioko Hontza Extrem parkera joango dira. Autobusa 10:30ean irtengo da plazatik. Azken izen-emate eguna barikua izango da: marixurrike@hotmail.com.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!