Antsietatea zelan kontrolatu ikasteko tailerra hasiko da azaroan, Atxondon

Anboto 2015ko urr. 27a, 10:45

Azaroan zehar, ikastaro berri bat hasiko du Durangaldeko Amankomunazgoak, Atxondon. Oraingoan, antsietateari aurre egiteko gakoak eskaintzen dituen tailerra eskainiko dute. Lehen klasea azaroaren 4an izango da, eguaztenean, eta ondoren, azaroko eguazten denetan batuko dira, 17:00etatik 18:30era, Atxondoko eskoletan.


Gaur egun, gauza asko aldi berean egiteko joera dago, eta karga horrek, azkenean, estresa eta antsietatea eragiten ditu. Egoera horri aurre egiten laguntzeko aholkuak emango dituzte antolatzaileen esanetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!