Martxan da Atxondoko jubilatuen taberna hartzeko lehiaketa

Anboto 2015ko urr. 15a, 10:47

Atxondoko udalak lehiaketara atera du jubilatuen tabernaren ustiapena. Kontratua urte birako izango da eta, esleipendunak, eskatzen badu, beste urte birako luzapena jaso dezake, kontratua urteka berrituz, Udalak hala onartzen badu. Oinarriak asteon argitaratu dituzte Bizkaiko Boletin Ofizialean, eta urriaren 29ra artekoa da proposamenak eta dokumentazioa aurkezteko epea, udaletxean.

 Udalak ezarritako gutxieneko zenbatekoa 1.200 eurokoa da, 11 hilabetetan banatuta. Esleipena erabakitzeko orduan, puntuen %50 preziorik altuenak jasoko du; gainerako puntuak esperientzia eta zerbitzua euskaraz eskaintzeko gaitasuna kontuan hartuz banatuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!