Ibai Buruagak lortu du bila zebilen txapela

Anboto 2015ko ira. 29a, 09:30
Ibai Buruaga txapelduna eta Asier Herreros, finalaren egunean.

Arrazolako pala txapelketa Ibai Buruagak irabazi du. Orain hiru urte, txapelketako lehen aldian, finala galdu zuen, eta, iaz, finalerdietara heldu zen. Aurten, faboritoen artean zegoen beste behin, eta, azkenean,  lortu du bila zebilen txapela. Finalean 25-14 menderatu zuen Asier Herreros atxondoarra.


Arrazolako pilotaleku txikia lepo bete zen finalak ikusteko. Herrerosek orkatila bihurritu zuen partidu hasieran, eta handik aurrera, berea eman ezinda aritu zen. Buruaga, aldiz, hasierako urduritasunak baretu zituenean, gehiago izan zen. Bigarren mailako txapela Iraitz Arkarazok jantzi zuen; Egoitz Axperi irabazi zion finala. Hirugarren mailakoa Gorka Gorostizarentzat izan zen.

Aurten, 38 lagunek parte hartu dute txapelketan, eta 200 partidutik gora jokatu dituzte. Urterik urtera, gero eta arrakasta handiagoa izaten arin den txapelketa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!