Gurtubay abizena duten 50 bat lagun Atxondon batuko dira zapatuan

Anboto 2015eko irailaren 18a

Gurtubay abizenaren gaineko dokumento zaharrenak Atxondoko Olazabal auzoko baserri bitan aurkitu izan dira.

Bihar, 10:00etan, Dabid Cobos alkateak ongietorria egingo die udaletxean. Ondoren, Gurtubay abizenaren gaineko erreferentzia aintzinakoenak aurkitu dituzten baserriak bisitatuko dituzte eta, ostean, Atxondon bazkalduko dute. 50 bat lagun etorriko dira. Arratia ingurukoak dira asko, eta Madrilgo, Ameriketako Estatu Batuetako eta Ingalaterrako gutxi batzuk ere etorriko dira.

Gurtubay abizenaren jatorria Altzagabeasko eta Altzagoieaskoa baserrietan dago adituen esanetan. Hantxe aurkitu dira, behintzat, abizen horren gaineko erreferentzia zaharrenak. Handik urrun barik Gurtubaiganekoa eta Gurtubaibeaskoa baserriak daude, antza danez, Altzagabeasko eta Altzagoieaskoa baserritik joandakoak sortuak.

Abizen baten baino gehiagoren jatorria aurkitu daiteke Atxondon. Arrazola abizena dutenek ere topaketak egin izan dituzte eta 2016an beste bat egingo dute. Uribelarrea abizena dutenen topaketa bat ere egin izan da Atxondon. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!