Komun publiko bana erabilgarri Arrazolan eta Axpen

Anboto 2015ko ira. 15a, 12:28

Axpen eta Arrazolan komun publiko bana erabilgarri daude uztail amaieratik. Inguru haietan bisitari eta mendizale dezente ibiltzen da eta horregatik ahalbidetu ditu udalak. 

Arrazolan ludoteka dagoen eraikinekoa erabili daiteke eta Axpen pilotalekuko aldageletakoa. Komun biak 08:00etatik 22:00etara daude zabalik urteko egun denetan. Ateko sarrailak duen sistema bati esker, ateak automatikoki irekitzen dira goizetan eta itxi gauetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!