Atxondoko jaiak 2015

Diez eta Marizkurrena atxondar gazteen pala txapelketak, gaur, Apatako jaietan

Anboto 2015ko eka. 29a, 12:20

Gaur, San Pedro egunez, Ane Díez eta Amaia Marizkurrena atxondar gazteek pala partidua jokatuko dute Larrabetzuko bikote baten aurka. Partidua 19:00etan hasiko da. Atxondoko pilota eskolako pilotariak dira, eta, esku pilotatik palarako aldaketa egin ostean, emaitza bikainak lortzen dabiltza.

Otsailean, kadete mailako Bizkaiko Pala Txapelketa irabazi zuten elkarrekin, Larrabetzun (Bizkaia). Oraintsu, kadete, gazte eta nagusi mailako pilotariek batera jokatu duten Bizkai mailako beste txapelketa batean ere txapeldun geratu dira, Bigarren Mailan. Hori gutxi balitz, asteburu honetan Bizkaiko trinkete txapelketako finala ere jokatuko dute. Beraz, elkar ondo hartzen duten bikotea osatzen dutela erakutsi dute. Gainera, Ane Diezek GRAVN txapelketan kadete mailako txapela jantzi du aurten Basauriko bikote bategaz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!