Atxondoko jaiak 2015

Tortilla txapelketagaz eta Atxondoko Lamiaken pregoiagaz hasiko dituzte gaur sanpedroak

Anboto 2015ko eka. 26a, 11:30

Gaur, jaiei hasiera ofiziala emango dien Txopoa jasoko dute Apatan. Trikitilarien musikagaz egingo dute plazarainoko bidea, eta, 19:00etan, Txopo handia zein gaztetxoen txikia altxatuko dituzte plazan. Ondoren, herri afarian batuko dira, eta Oxabiren erromeriak girotuko du gau partea.


Bihar, Mozorro eta Kuadrillen Eguna izango da. Lagun-taldeak paella-janean batuko dira, eta, gero, askotariko jolasak egingo dituzte jai giroan. Arratsaldean, Aulestiko batukada taldearen laguntzagaz herritik zehar poteoan ibiliko dira. Zapatua musikagaz agurtuko dute; 23:00etatik aurrera kontzertua eskainiko dute Elorrioko Iheskide eta Donostiako Skakeitan taldeek.

Domekan, emakumeen herri kirol erakustaldiagaz gozatu ahalko da. Lau emakume trontzan, ingude altxatzen, txinga eroaten eta lokotx biltzen ibiliko dira 19:00etatik aurrera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!