Atxondon jai-giroan dabiltza egunotan. Asteburuan hasi ziren Axpen, eta eguaztenera arte, San Juan jaiak ospatuko dituzte. Apatan, mendi martxa egin zuten zapatuan, eta eguenetik aurrera jaietako giroa igarriko da Atxondoko auzoan. Barikuan igoko dituzte txopo txikia eta handia.