Nagiak kentzeko, zapaturako, 11:30ean, gazteen mendi irteera antolatu dute. Arratsaldean mus eta sukalki txapelketak egingo dituzte, eta, kantu afariaren ostean, Luhartz taldeak erromeria eskainiko du.
Domekan, 11:30ean, Andasto dantza taldearen dantza saioa ikusi ahalko da. Horretaz gainera, umeei begirako hainbat ekitaldi prestatu dituzte. 18:00etan, Argentinako Trotamundos zirku konpainiaren abenturek hartuko dute Axpeko plaza, eta, ondoren, umeen jolasak izango dira. Martitzen gaua, San Joan bezpera, su handi eta txikiek argituko dute. Urtero legez, baserririk baserri piztuko diren su txikiekin batera plaza ondoko belardi batean su handi bat piztuko dute.
Eguaztenean, San Joan egunean amaituko dira jaiak. Goizean igel txapelketa eta arratsaldean briska txapelketa jokatuko dituzte.