Udaleku irekia 3 eta 12 urte arteko gaztetxoei bideratuta dago, eta adinaren arabera taldeka banatuko dituzte. Eskolako gela batean garatuko dira uztaileko goizetan: 09:30etik 13:30era. Musika, dantza, margolaritza… Antolaturiko ekintzek gaztetxoen sormenari bultzada bat ematea eta barruan dituzten dohainak azaleratzea izango dute helburu.
Izen-ematea amaitzear
Izena emateko epea astelehenean amaituko da. Ludotekan egin daiteke 16:30etik 19:30era, eta posta elektroniko bidez ere bai: marixurrike@gmail.com. Prezioa epealdiaren araberako da: gutxienekoa astebetekoa da –40 euro–, eta gehienez bost aste egon daitezke –120 euro–.