AHTaren kontrako manifestazioagaz bat egin dute Atxondoko hainbat elkartek

Anboto 2015eko ekainaren 12a

Pasa den maiatzaren 30ean AHTren kontrako martxa egin zuten Atxondon.

Bihar, Donostian AHT gelditu orain! leloagaz egingo den manifestazio nazionalagaz bat egin dute Atxondoko hainbat elkartek. 17:30ean, Donostiako Bulebarretik abiatuko den manifestaziora joateko deia egin diete elkarte horiek herritarrei. Gaztetxearen aurreko geltokitik aterako dira atxondarrak, 15:30ean.

Momentuz, Atxondoko elkarte hauek egin dute bat manifestazioagaz: Andasto dantza taldea, Marixurrike asti taldea, eskolako gurasoak, Lamiak emakume taldea, Gaztetxea, Asuntze mendi taldea eta mikologia taldea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!