Gaztetxearen inguruan badabil jendea, eta ekimenetan laguntzeko prestutasuna ere badago, baina gero mugimendu hori ez da gazte asanbladan islatzen. Horregatik, egoera bideratzeko hausnarketa prozesua abiatu dute. Barne hausnarketa bat izango da. Aurrera begira gaztetxeak hartu beharko lukeen bidearen gaineko herritarren iritziak jaso nahi dituzte. Ondoren, iritzi guztiak kontuan hartu, eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko ibilbide-orria diseinatu gura dute. Horregaz batera, herritarren inplikazioa ere bilatu gura dute.