Bihar, auzolana egingo dute igerilekuetan

Anboto 2015eko ekainaren 5a

Udalak deituta, igerilekuak atontzeko auzolana egingo dute bihar, 10:00etan hasita. Garbiketa orokorra egitea izango da zeregina: adibidez,  berdegunea eta aldagelak garbitzea edo pintaketa lanak egitea. Udalak azaldu duenez, auzolanaren ostean hamaiketako bat egongo da parte-hartzaileentzat.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!