Egun osokoa izango da, goizetik iluntzera. Amaia Lekunberri markinarrak emango du ikastaroa. Besteak beste, Durangoko Andragunean hainbat ikastaro burutu ditu. Ikastaroa ez da eraso fisikoei aurre egiteko mugimenduetara mugatuko: “Hori icebergaren tontorrean geratzea da”, dio. Ohiko bizitzan emakumeak pairatzen dituen indarkeria mota guztiei aurre egiteko mekanismoak jorratzea da ikastaroaren xedea: "Sistematikoki hedatuta dagoen emakumeenganako indarkeria horri guztiari erantzuten jakitea da helburua, biktimismoan erori gabe eraso horiei buelta emateko mekanismoak ahalbidetzea".
Izen-ematea 18 euro da, eta 635 720 048 telefonoan egin daiteke.