AHTren kontra mendi martxa egingo dute Atxondon, zapatuan

Anboto 2015ko mai. 27a, 12:00
2007an Elorrio eta Atxondo artean AHTren kontra egindako mendi martxa. (Argazkia: AHT Gelditu)

Goizean mendi martxa egingo dute, kalte handiena jasoko luketen guneak bisitatzeko. Herri-bazkaria eta ekitaldia ere izango dituzte. Atxondo aukeratu dute nazio mailako ekitaldirako: "AHTaren 'y greko' guztian zehar orain arte ukitu gabeko herri bakarrak gainean daukan arriskua ikustarazteko".

Goizeko 10:00etan hasiko dute mendi martxa. Ibilbide erraza izango dela azaldu dute, umeek eta adinekoek egiteko modukoa. Eguerdian, menditik herrigunera bajatu eta kalejira-poteoa egingo dute, eta 15:00etan herri bazkarian batuko dira. Ostean, musika ikuskizuna edukiko dute, eta 17:00etan ekitaldia.

Euskal Herri mailan egin dute mendi martxara hurreratzeko deialdia. AHT gelditzea eskatzeko kanpaina jarri dute martxan Euskal Herriko hainbat mugimenduk, sindikatuk eta erakunde sozialek. Horren baitan, AHT gelditu orain! izeneko manifestua kaleratu dute, eta atxikimenduak jasotzen dabiltza.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!