Kulturen arteko jaialdia bertan behera utzi dute

Anboto 2015eko maiatzaren 14a

Asteburu honetarako aurreikusita zegoen, baina azkenean ez dute egingo. Momentuz kulturarteko jaialdiaren bosgarren aldia bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek.


Hainbat faktorek bat egin dute erabaki hori hartu behar izateko. Aurtengo jaialdiak Andaluziako (Espainia) kultura jorratu eta ezagutarazi nahi zuen. Hori lortzeko, jatorri andaluziarreko taldeekin hartu-emanetan jarri dira, baina talde horiek ezin zuten aurreikusitako egunetan etorri. Bestetik, antolakuntzan dabilen taldeak deialdi bat egin zuen herrira, antolaketaren zama herritar gehiagoren artean banatzeko helburuz, baina deialdi horrek ez zuen arrakastarik izan. Beraz, azken batzarrean erabaki zuen jaialdia ezin zela egin. Baliteke irailetik aurrera kulturarteko jaialdia antolatzeko beste saiakera bat egitea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!