Udal hauteskundeak 2015

David Cobos alkate ohia izango da EH Bilduren zerrendaburua

Anboto 2015ko api. 15a, 11:02

Herri mugimenduko taldeetan jarduten duten jendearekin osotu du hauteskundeetarako zerrenda Atxondoko EH Bilduk. Hautagaitza prestatzerako orduan auzo-herrien nortasuna aintzat hartu dutela azaldu dute: "auzo koordinatzaileak jarri dira, auzo nortasunak errespetatu eta herrira begira politika herrikoiak garatzeko".

Lau hilabetetan prozesu partehartzailearekin osotu dute herri programa eta hauteskundeetarako zerrenda. Lehen sei pertsonen izenak jakinarazi dituzte, eta talde argazkia beranduago helaraziko dutela azaldu dute. Prentsa oharrean azaldu duenez, "herri politika gardena" egiteko asmoa izango du Atxondoko EH Bilduk: "David Cobosen esperientziaz, Auzoetako kordinatzaileen lanaz eta herri mugimenduko kideen aportazio zuzenekin kudeatuko dugu Atxondo".

Zerrendako kideak:

1-David Cobos, (abokatua eta AHT aurkako borrokaren teknikaria).

2-Josune Irazola, (Herri Mugimenduko kidea - Arrazolako kordinatzailea).

3-Jorge Jauregi (Irakaslea - Axpeko kordinatzailea).

4-Mertxe Irazabal, (Herri Mugimenduko kidea - Arrazola

5-Igor Olaetxea (Sindikalista eta Herri mugimenduetako kidea - Apatako Kordinatzailea).

6- Maider Eguren (Irakaslea eta kultura dinamizatzailea - Apata)


Programan honako puntuak nabarmendu dituzte:

- Partehartzea: Herri mugimenduaren partehartze zuzena komisioetan, pleno ibiltariak auzoz auzo, Udala bulegotik herriko txokoetara zabaltzea,...
- Ingurumena: AHT gelditzea, basogintza eredu barria, Urkiolako parke naturalaren sarrera Atxondotik,...
- Turismoa: Atxondo turismo mapan kokatu, turismo ordenatua, autokarabanentzako gunea,...
- Etxebizitza: Alokairu soziala eta koperatiben iniziatibak....
- Aisialdia: Arrazolako albergea, mendi eta BTT ibilbideak,...

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!