Landaguneetan ostalaritza jarduerak jartzea erraztu dute Atxondon

Anboto 2015ko api. 9a, 14:45

Aurrerantzean, landaguneetan ostalaritza jarduerak abiatzea erraztuko duen aldaketa onartu dute Atxondoko Udalaean. Gobernu taldearen aldeko botoagaz eta EAJren abstentzioagaz onartu dute aldaketa.


Aldaketa horren ondorioz, aurrerantzean zoru urbanizagarriak ez diren zoruetan ere ostalaritza jarduerak (landetxeak, esaterako) martxan jarri ahalko dira: hau da, ezingo da eraikin bat hutsetik egiten hasi, baina dagoeneko eraikita daudenetan ostarilaritza jarduera bat ipintzeko lizentzia eskatu ahalko da udalean. Batez ere, landa eremuei eragiten die aldaketak. Horrela, azken urteetan udalean izandako eskaerei erantzun gura diete. Lizentzia lortuta ere, Aldundiaren baldintzak bete behar dira horrelako jarduerak indarrean jartzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!