AHTaren gaineko galdeketaren urteurrena gogoratuko dute

Anboto 2015ko mar. 23a, 09:45
Duela zortzi urte, AHTren kontrako taldea, galdeketaren ostean balorazioa egiten. (Argazkia: Iban Gorriti)

Martxoaren 25ean, datorren eguaztenean, zortzi urte egingo dira Atxondon AHTaren gaineko herri galdeketa egin zutenetik. Data hori gogoratzeko, hainbat ekimen prestatu dituzte herritarrek. Gaur  arratsaldean AHTaren gaineko horma-irudi bat marraztuko dute herriko sarreran. Martitzenean, 19:00etan, ingurumenari lotutako bideo emanaldia izango da gaztetxean, eta, eguenerako, ordu eta toki berean, Atxarteko harrobien kontrako borroka gertutik bizi izan zutenekin hitzaldia antolatu gura dute.


2007ko galdeketan 471 herritarrek parte hartu zuten, eta 468k AHTari ezetz esan zioten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!