San Pedro jaien antolaketan parte hartzeko deia egin diete herritarrei

Anboto 2015ko mar. 19a, 10:00

Martxoaren 24an izango da hurrengo batzarra. Hiru hilabete pasatxo falta dira ekainean izango diren Apatako San Pedro jaietarako, eta Jai Batzordea hasia da, apurka-apurka, prestaketa lanak aurrera eramaten. Iaz legez, herritarren parte-hartzea sustatu gura dute, ahalik eta jairik zabalenak izan daitezen.


Horrela, herrian zehar ipinitako kartelen bidez, hurrengo batzarrera joateko gonbita luzatu diete herritarrei: martxoaren 24an, datorren martitzenean, 18:30ean, Apatako udaletxeko udalbatzar aretoan egingo dute batzarra. Bertan Atxondoko bizilagunek euren iritzia eman zein proposamenak egin ahalko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!