Maiatzaren 16an ospatuko dute aurten, Atxondoko Kulturartekotasun Eguna. Talde bat sortu gura dute jaialdia antolatzeko, eta lehen batzarra, gaur, osteguna, 18:00etan egingo dute. Udaletxean elkartuko dira, eta herritarrei parte hartzeko deia egin diete.