Marixurrikek ekimenez betetako agenda osatu du

Anboto 2015ko ots. 11a, 09:47

Marixurrike aisialdi taldeak aurtengo ekimenen agenda osatu du, eta, aurreko urteetan legez, ildo askotariko ekitaldiak egingo ditu. Esaterako, inauterietarako, datorren asteko martitzenerako, mozorro desfileak eta jolasak antolatu ditu pilotalekuan.

Martxoan, artile ikastaroa abiatzeko asmoa dute taldekideek. Bufandak, eskularruak eta mota askotako janzkiak egingo dituzte, kakorratz-lana eta puntua erabilita. Iaz antolatu zuten lehenengoz, eta ekimenaren balorazio positiboa egin zuten; ondorioz, aurten errepikatu egingo dute.

Marixurrikek agendan gorriz markatuta duen egun bat martxoaren 23a da. Egun horretan, euskararen aldeko Korrika Atxondotik igaroko da 13:15 inguruan, eta, modu batera edo bestera, parte hartzeko asmoa dute.
Horretaz gainera, herriko auzoak eta ermitak ezagutzeko ibilbide bat ere antolatu gura dute taldeko kideek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!