Gaztetxeak 500 kilo elikagai batu ditu JAEDi laguntzeko

Anboto 2015ko urt. 7a, 11:08

Atxondoko gaztetxeak elikagai eta jostailu bilketa soladarioa egin zuen iazko azken egunetan. 500 kilo elikagaitik gora batu zituzten herritarren ekarpenei esker, iaz baino 100 gehiago.

Gaztetxeak bigarren bider egin zuen janari bilketa solidarioa eta, lehenengoz, jostailuak ere jaso zituzten. Udaletxe azpian egon ziren abenduko hiru egunetan herritarren ekarpenak jasotzen. 2013an 400 kilo elikagai batu zituzten eta aurtengo aldian 500 kilotik gora jaso dituzte. Horrez gainera, askotariko 60 bat jostailu ere jaso dituzte: bizikleta bat, panpinak, karta jokoak… “Herritarrek gure deiari erantzun diote eta bilketak izan duen erantzunagaz oso pozik gaude”, adierazi du gazte asanbladako Kike Bilbaok. Batutako dena Durangaldeko JAED elkarteari emango diote. Janaria JAEDen dago dagoeneko eta jostailuak asteon eramango dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!