Elikagai eta jostailu bilketa solidarioa Atxondon

Anboto 2014ko abenduaren 22a

Gaztetxeko kideak gaur, bihar eta hilaren 26an udaletxe azpiko plazan egongo dira.

Iaz hasitako bideari eutsiz, Atxondoko Gaztetxeak ekimen solidario baten bidez amaitu gura du urtea. Egunotan elikagaiak eta jostailuak batzen ari dira behar dutenei laguntzeko helburuz. Hain zuzen, batutako elikagai edo jostailu guztiak Durangaldeko JAED elkarteari emango dizkiote.

Gaur eta bihar, 10:00etatik 14:00etara, eta, 17:30etik 20:00etara egongo dira udaletxe azpian; abenduaren 26an ere ordutegi berdina izango dute, baina udaletxe azpian ez ezik Gaztetxean bertan ere jasoko dituzte heritarren ekarpenak.

Iazko lehen aldian 400 kilo elikagai jaso zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!