Atxondoko mapa toponimikoa banatuko dute herritarren artean

Anboto 2014ko abe. 22a, 10:00

Atxondoko Udalak herriko mapa toponimikoa osatu du, eta urtea amaitu aurretik buzoiz buzoi banatuko du, 2015eko egutegi bategaz batera. Herriko mapa toponimikoa egiten duen lehen aldia da.


Mapa horrek askotariko informazioa jasotzen du: kale izenak, bideenak eta errekenak, adibidez. Herriko baserri guztien izena eta kokapena ere biltzen ditu.  

Horregaz batera, udaleko webgunean (atxondo.net) mapa interaktibo bat sortzen ari dira, eta datorren urtean prest izatea da asmoa. Horrela, herriko edozein txokotara heldu gura duen edonork informazio zehatza izango du eskura.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!