Atxondon nekazal eta artisau azoka egingo dute domekan

Anboto 2014ko abenduaren 4a

Guztira 29 postu egingo dira 09:00etan hasi eta 14:30era arte.

Domeka honetan, 09:00etatik 14:30era, XVIII. Artisau eta Nekazal Azoka egingo dute Apatan. Guztira 29 postu atonduko dituzte; horietatik 14 artisautzaren gainekoak izango dira eta 15 nekazal produktuenak. Horrez gainera, taloak egongo dira (ekologikoak, barazki taloak…) eta udalak oilasko pintxoa eta edaria salduko ditu 1.5 euroren truke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!