Umetxoentzako dantza ikastaroak antolatu ditu Andastok

Anboto 2014ko ira. 15a, 10:32

Atxondoko dantzariak eta dantzari ohiak, 2011n Andastok antolatutako jaian.

Umetxoen artean dantzarako zaletasuna sustatzeko 2-3 urtetik gorakoei zuzendutako dantza saioak antolatuko ditu Andastok. Irailaren 19an, barikuan, 19:30ean izango da lehen saioa, eta ordutik aurrera barikuro elkartuko dira frontoian.


Aurreko urteetako aldiek harrera ona izan dutela diote dantza taldeko kideek. Euskal dantzak irakatsiko dituzte. Neskek arku dantza eta zinta dantza ikasi ahalko dituzte, esaterako, eta mutilek banango, binango eta txotxongilo dantzak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!