Aste honetako udalbatzarrean eman dute epaiaren berri. Bandera ipiniko dutela jakinarazi zuen Gobernu Taldeak, baina “inposizioa” salatzen duen mozioa onartu zuten Bilduk eta EAJk aho batez. Mozioak dio atxondarrek “ikurrina era natural eta askean onartu eta barneratuta dutela” eta bandera jartzeko “inposizioa” atxondarren “iritzia baztertuz eta udalbatza mehatxatuz” egin dela. Horregatik, “argi adierazi nahi dugu inposatzen zaigun banderak ez gaituela ordezkatzen; bandera hori ordezkatzen dutenak errespetatzen ditugu, baina aldi berean gu ere errespetatuak izatea eskatzen dugu”. Azkenik, herritarrei dei egiten diete “inposizioaren aurrean desadostasuna erakusteko, kale edo etxean ikurrina erabiliz”.
Espainiako bandera jartzeak eragingo dituen gastuak 300 bat euro izango dira.