Abuztuaren 14an txopoa ipinita hasiko dituzte ofizialki jaiak Arrazolan. Aurretik eta ostean hainbat lehiaketa, erromeria eta jatordu izango dituzte. Hemen duzue egitaraua:
Abuztuak 9
21:00 Mus txapelketaren hasiera (12 euro bikoteko)
Abuztuak 10
11:00 Meza
12:00 Briska txapelketa (6 euro bikoteko)
12:00-14:00 Umeentzako puzgarriak
14:00 Jubilatuen bazkaria
18:00 Briska eta museko finalak (sariak Andra Mari gabeko erromerian emango dituzte)
Abuztuak 14
20:30ean Txopoa ipiniko dute
Ostean, tortila txapelketa (bakoitzak bere tresnak ekarri)
21:00: Tortilak aurkeztu eta sariak. Tortila jana
Afalostean, erromeria Haitzama taldeagaz
Atsedenaldian, herri olinpiadak
Eguna amaitzeko, berakatz zopa eta txokolatea
Abuztuak 15
11:30 Meza nagusia
12:00 Herriko dantzariak
Ondoren, porra txapelketa
18:30 Pilota partiduak
Ondoren, Bertso-pintxo-kantu gaua, Unai Iturriaga, Igor Elortza eta Xabi Paiagaz
Abuztuak 16
11:00 Meza. Ostean, piper jana
Goizean zehar, paella txapelketa (oilaskoagaz, bakoitzak bere sua eta tresnak ekarri)
13:00 Igel txapelketa
14:00 Bazkaria
17:45 Asto probak: Irazola garraioak, Vitoriano Zelaia eta Igor Zuetza
22:30 DJa, Makatzetan
Abaztuaren 17an
18:30 Umeen jaia Poxpolo eta konpainia pailazoak
21:00 Herri afaria
Afalostean, erromeria Luhartzekin.
2014 uzt 24 Atxondo