Sahiesbidea lotzeko zubia ipini dute Atxondon

Anboto 2014ko uztailaren 16a

Atxondon, N-636 errepidearen gainetik, Gerediaga-Beasain saihesbidea lotzen duen zubia ipini zuten astelehen gauean.

 

Sahiesbideko obretako arduradunek Atxondoko Udalari jakinarazi diotenez, eguenean eta barikuan ere errepidea noranzko bietan itzi egingo dute une batzuetan hainbat lan egiteko. 09:00etatik 17:00 artean izango dira mozketak, bi egunetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!