Igerilekuen ondoko 2.900 metro karratuko lursail bat erabiliko du horretarako. Lursail pribatuko jabeak prest daude lurrak uzteko. Udalak erabaki beharko du lursail horiek erosi edo errentan hartuko dituen. Eremu horretan 75 bat metro karratuko 40 ortu egin gura ditu udalak. Aurreko legegintzaldian irekitako izen-
ematean jasotako interes kopurua hartu du banaketarako oinarritzat, baina, dena prest dagoenean, oinarriak eguneratu, eta beste izen-emate bat irekiko du. Udalak proiektu hau gauzatu gura du: “Produktu ekologikoak eta elikadura subiranotasuna bultzatu gura ditugu. Horretaz gainera, askorentzat aisialdirako modu bat dira ortuok”, dio Rosa Elizburu alkateak.