Udalak asteon kendu du banderola. Rosa Elizburu alkateak azaldu duenez, “sententziak dio udal bati ez dagokiola horrelako banderak erostea eta bere eraikinetan ipintzea. Hori da kentzeko eskatzeko arrazoia”. Sententzia irakurri ostean, hamazazpi herritar prest agertu dira banderola beraiek erosi eta udaletxean ipintzeko. Eskaera hori astelehenean egingo den udalbatzarrean bozkatuko dute.